Menu

Martxan da 'Haurren aurrean, helduok heldu' egitasmoa Legorretan

haurren-aurrean-helduok-heldu

Legorretak bat egin du Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimenarekin. Honi esker, bi helburu bete gura dira: batetik, helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea, eta bestetik helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea. Sentsibilizazio kanpaina bat da, eta Euskal Herri osoko hainbat herrietan ekintza ezberdinak antolatu dira euskaraz lasai aritzeko espazioak sortzeko nahiarekin.

Hori dela eta, Legorretan bi ekintza antolatu dira. Ostegun honetan, urriak 26, marrazki bizidunen bideo emanaldia izango da plazako karpan 17:00etatik aurrera. Eta igandean, hilak 29, altxorraren bila egingo da plazan 11:00etatik aurrera. Eta egitasmoari bukaera emateko, manifestu bat irakurriko da.

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, entzun Kike Amonarriz eta Nerea Urbizuren arteko solasaldia gaiari buruzko hausnarketa batzuekin.

HAHH ESALDIA

Legorretako Udalak autobusa antolatu du azaroaren ...
Udaletxea eta Kultur Etxea itxita egongo dira biha...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu