Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Martxo feminista Legorretan

Martxo-feminista-Legorretan_page-00011

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxorako hainbat ekintza antolatu ditu bai herriko talde feministak eta bai udaleko berdintasun sailak.

Talde feministak antolatuta:

Martxoak 7, larunbata:

18:00etan, plazan: material prestaketa. Jarraian: jokoak elkarteetan, afari merienda eginez. Jotakean hasita (14 urtetik gorakoentzat). Amaiera, gaztetxean.

Martxoak 8, igandea:

12:00etan, plazan: dantza entsegua. 13:00etan: kalebira musikaz lagunduta. Segidan: kontzentrazioa udaletxe aurrean. Ondoren, bazkari autogestionatua. 17:00etan, plazan: elkarrekin kotxeetan Ordiziara.

17:30etan, Ordiziako plazan: manifestazioa Ordiziatik Beasainera.

Udaleko berdintasun sailak antolatuta:

Martxoak 14, larunbata:

18:30etan, Herri Antzokian: Kamikaz kolektiboaren Panpina antzezlana.

Martxoak 25, asteazkena:

18:00etan, kultur etxean: ipuin kontaketa Maider Galarzarekin: Maleta kontuak.

 

 

Salgai daude Skakeitan taldearen kontzerturako sar...
Hitzaldia eta inauteriak asteburuan, Gazte Pikuk a...

Sartu