Menu

Martxoaren 8an, kontzentrazioa 11:00etan

martxoaren-8a-donostia

Martxoaren 8a da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurten, mugimendu feminstak greba deialdia egin die emakumeei, lan arloan ez ezik, zaintzan, hezkuntzan eta kontsumoan, eta, tokian toki, babes handia ari da lortzen.

Legorretan, bi alderdiek aho batez babestu dute plenoan, eta udal langile emakumeek lanuztea egingo dute 11:00etatik aurrera. 11:00etan, berriz, kontzentrazioa izango da herriko plazan, eta, horretarako, udaletxea itxi egingo da, udal langile guztiek bat egin ahal izan dezaten.

Tabernari eta merkatariei ere bidali zaie gonbidapena, eta askok itxi egingo dute euren establezimendua, kontzentrazioan parte hartu ahal izateko.

Herritar guztiok zaudete gonbidatuta kontzentraziora: 11:00etan, herriko plazan. Guztion berdintasuna lortzeko aldarrikapenak batu gaitzala.

 

Reggae doinuek hartuko dute Legorreta bihar
Ekaineko giza katea aurkeztuko du Gure Esku Dago-k...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu