Menu

Martxoaren 8ko grebaren eta hizkuntza gutxituen aldeko mozioak babestu ditu udalbatzak, aho batez

b2ap3_large_IMG_1052

Otsaileko osoko bilkuran, bi mozio onartu ditu udalbatzak.

Batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako egindako deialdia; izan ere, inoizko erronkarik handiena jarri dio bere buruari aurten: grebarako deialdia egin du, baina ez bakarrik lanean, baita ikasketetan, zaintzan eta kontsumoan ere. Lau orduko lanuztea izango da goizean, eta beste lau ordukoa arratsaldean.

Bestetik, Minority Safe-pack herri ekimena. Europako Batasunari hizkuntza eta kultura gutxituak babes ditzala eskatzeko aldarrikapen bat da, eta Internet bidez eman daiteke haren aldeko sinadura.

Legorretako udalbatzak, honenbestez, aho batez babestu ditu bi aldarrikapenak.

 

LegoReggaeko kamisetak jasotzeko azken aukera gaur
103 herritar joan dira odola ematera

Sartu