Ongizate lantaldeak antolatuta, aurten abenduaren 29an izango da elkartasun azoka, 11:00etatik 14:00etara; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.
Bilketa epea: azaroaren 30etik abenduaren 20ra.
Non: udaletxean edo kultur etxean.
Zer: jostailuak, elektrogailuak, jantziak, liburuak (batez ere umeenak)…
Aurten, elkartasun azokan bildutako dirua Hondurasen Legorretatik Mundura herriko elkartea garatzen ari den Sinergias proiektura bideratuko da. Azoka egunean herritarrei proiektuaren berri emango zaie, jakin dezaten lortutako dirua zertarako erabiliko den.
Ongizate lantaldea.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/