Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.
Inguruko mendi ibilbideak txukundu eta seinaleztatzeaz gain, bide horiek herri jakintzarekin lotu dira, transmisioarekin, ibilbide horiek eginez garai bateko ohiturak ikasteko, sendabelarrei lotuta batik bat.
Oinarri bat egina dago, baina, garatu aurretik, aurkezpen publikoa egingo da, herritarren ekarpenak jaso eta horiekin aurrera egiteko. Udazkenerako egongo da prest.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/