Menu

Mendiburue ekimena izango da asteburu honetan

zunzunegi

Gazte Piku gazte asanbladak antolatuta, Mendiburue ekimena izango da Legorretan ostiral eta larunbat honetan. Izenak dion bezala, mendiarekin lotutako ekintzak antolatu dira.

Hasteko, ostiral honetan, ‘Zanskar, aztarna berrien bila' ikus entzunezkoa eskainiko da. Ondoren, Joseba Iztueta alpinistarekin solasaldia egingo da. Gaztetxean hasiko da 19:00etan.

Bestalde, larunbatean, Aitor Zunzunegi mendi korrikalariak Legorreta-Ernio-Legorreta mendi erronka burutuko du. Julian Garmendia ‘Kortatu’-ren hausten saiatuko da; 1969 urtean 3 ordu eta 13 segundotan egin zuen joan etorria. Zunzunegi 10:30ean abiatuko da Legorretako plazatik, eta Ernio ingurura animatzera joan nahi duen oro 9:00etan gaztetxean egon beharko da autoz joateko.

kartela

Mertxe Aizpuruak 'Beldurra zer ote?' ikuskizunaren...
Legorretako Udalak ia 2,3 milioiko aurrekontua iza...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu