Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako bertso saioa da martxoaren 19koa: Tabuen kutxatik oholtzara izenpean, minbiziaren inguruko tabuak lehen planoan jartzea izango da helbura; bildutako dirua Izan Inurri elkartearen alde izango da.
Minbiziarekin lotuta dauden tabuak atera eta gaixotasunak sorrarazten dituen korapiloak askatzen eta normalizatzen laguntzea da Izan Inurri proiektuaren helburua, eta, oraingoan, bertso doinuak jarriko dizkiete gai horiei.
Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan; Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan, eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musika joz.
Arratsaldeko seietan izango da saioa, Herri Antzokian. Sarrerek 10 euro balio dute, eta salgai daude jada, udaletxean goizez, liburutegian arratsaldez, eta webgune honetan ere bai.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/