Menu

Moonshine Wagon taldeak kontzertua eskainiko du Herri Antzokian ostiral honetan

Moonshine-Wago_20231113-110812_1

SATTO kultura elkarteak Moonshine Wagon taldearen kontzertua antolatu du ostiral honetarako, azaroak 17. Herri Antzokian izango da, eta 19:30ean hasiko da. Sarrerak jubilatuen elkartean zein esteka honetan eros daitezke 10 euroren truke; egunean bertan, aldiz, 13 eurotara igoko da.

Moonshine Wagon Euskal Herriko heavy-bluegrass talde bat da. 2013ko udazkenean sortu zen Gasteizen, kalean dibertimenduz jotzeko elkartzen zirenean, eta, horretarako asmorik gabe, publikoaren gorespenez, etengabe hazi dira. Harrezkero, Europa osoko eta Amerika zati bateko areto eta jaialdietan dabiltza, modu autogestionatuan, ‘Wagon’ autokarabanan, gehien gustatzen zaiena egiten. Soka-laukote batek osatzen du banda, eta biolina, mandolina, banjoa, gitarra eta kontrabaxua tartekatzen dituzte batez ere, eta batzuetan kolaborazioak izaten dituzte.

Moonshine Wagon kartela

Legorretako Udalak bat egiten du UEMAren 'Egin nir...
'Dei iezadazu sorgina' antzezlana eskainiko da ast...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu