Menu

Mugikortasun plana osatzeko partaidetza saioa izango da ostegunean

Izenik-gabeko-diseinua11

Datorren ostegunean, hilaren 19an, Legorretako Mugikortasun Plana osatzeko parte-hartze saioa izango da: 18:00etan, udaletxean. Saio honetan herritarren ekarpenak jaso nahi dira, aurrez aurre.

Endara ingeniaritza taldea kontratatu du udalak plan hau egiteko, eta helburu nagusi bat izango du: herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Eta, hori lortzeko, ondoko gai hauek landuko ditu:

  • Espazio publikoaren erabilera orekatzea motordun ibilgailuen eta besteen artean (oinezkoak, bizikleta...).
  • Haur, adineko eta elbarriei mugikortasuna erraztea.
  • Eremu arriskutsuak desagertzea eta berriak ez sortzea.
  • Garraio publikoaren erabilera bultzatzea.
  • Norberaren mugikortasuna alderdi arduratsuagoetara eta iraunkorragoetara bideratzea eta bultzatzea.
  • Herriko saltokiak eta oro har herriko jarduerak bultzatzea.

Hitz batean esanda, herri biziago bat sortzea.

Espazio publikoaren berrantolaketak zuzeneko eragina du herritarrengan, eta, horregatik, beharrezkoa izango da prozesua herritarrekin elkarlanean egitea.

Animatu!

Mugikortasuna partaidetza maiatza

'Haurtzaroaren kultura eta parte hartzea' formazio...
Salgai daude festetako afarirako eta bazkarirako t...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu