Ordiziako Musika Eskolarekin gorabehera batzuk izan ditu udalak, ordainketa modua dela eta. Horren berri emateko, guraso elkartearekin harremanetan jarri zen; gaur egungo egoera zein den azaldu eta etorkizuneko bideak zein izan behar lukeen pentsatzen hasteko. Horrez gain, ikasleen gurasoek eskutitz bat jaso berri dute, eta, haren arabera, aste honetan bertan datorren ikasturterako erabakia hartu beharrean daude.
Horretaz guztiaz hitz egiteko, bilera bat izango da gaur, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Gaur egungo ikasleen gurasoak ez ezik, gonbidatuta daude etorkizunean parte hartu nahiko luketenak ere.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/