Menu

N-I errepidearen zorua konpontzeko lanak asteburu honetan Legorretan

N-1

Gipuzkoako Foru Aldundia N-I errepidean zoruaren egitura birgaitzeko lanak egiten ari da hainbat tartetan, eta, asteburu honetan, Legorretan konponduko da errepidea, 425,815 eta 427,370 KPen artean (Irunerako noranzkoan).

Horrek eragina izango du Legorretako lotunearen (N-I-426) funtzionamenduan; izan ere, moztu egin beharko da Irunerako noranzkoan birgaitze lanak gauzatzen diren bitartean. Legorretatik N-I errepidera sartzeko (Irunerako noranzkoan) Legorretako biribilgunera jo beharko da, bertan GI-2131 errepidera sartzeko eta Ikaztegietako lotuneko (N-I-428) irteeraren bidez N-I errepidea hartzeko, Irunerako noranzkoan. Legorretara N-I errepidetik sartzeko (Irunerako noranzkoan) Ikaztegietako lotuneko irteera hartu beharko da, zeinak noranzko aldaketa egitea ahalbidetzen duen GI-2131 hartu ahal izateko eta Legorretako biribilgunetik N-I errepidera sartzeko, Legorretako lotuneko irteera hartuz.

Lanak irailaren 14an hasiko dira, ostirala, 20:30ean, eta irailaren 16an amaituko dira, igandea, 20:30etan. Bitartean, N-I errepidearen Irunerako noranzkoko galtzada itxita egongo da (425,010-427,730 KPen artean), eta erdibitzaileko pasabideak egokituko dira, bi noranzkoetako zirkulazioa ahalbidetzeko Gasteizko noranzkoko galtzadatik.

Bost pertsona falta dira pilates ikastarorako tald...
Los Pies del Gato taldearen kontzertua ostiralean

Sartu