Datorren astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, neguko baratzea prestatzen ikasteko tailerra izango da herri baratzeetan.
Kimubat elkarteak emango du tailerra, eta, herri baratzeetako partaideak ez ezik, interesa duten herritar guztiak joan daitezke tailerrera, eta doakoa izango da.
Udalak momentu hori aprobetxatuko du etorkizunera begira herri baratzerako dituen asmoen berri emateko; izan ere, Gipuzkoako Baratze Parkeen Sarean sartu nahi du, kudeaketa egokiago bat egin ahal izateko.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/