Menu

Neurri gehiago hartu ditu udalak

koronabirus-moztuta

COVID-19 koronabirusaren hedapena eragozteko neurriekin jarraituz, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioei kasu eginez, Legorretako Udalak neurri gehiago hartu ditu: udal eraikinez gain, frontoia eta parkeak ere itxita egongo dira datozen bi asteetan. Eta jubilatuen taberna ere itxita egongo da, udalaren ardurapekoa denez gero.

Horrez gain, Legorretako eliz elkarteak jakinarazi du igandean, hilaren 15ean, ez dela mezarik izango, eta emango duela aurrerago erabaki gehiagoren berri.

Legorretako Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Era berean, zentzuz jokatzea eskatzen da, eta Osasun Sailak emandako gomendioei kasu egitea.

Gaixotasun sintomak sentituz gero, ez joan osasun zentrora: geratu etxean eta deitu 900-20 30 50 zenbakira.

Bandoa
Udal eraikinak itxi egingo dira bi astez, eta bert...

Sartu