Menu

'Nik sinesten dizut' liburuaren aurkezpena asteartean, Samara Velterekin

Azaroak25-2019_page-00011

Asteartean, hilaren 19an aurkeztuko du Samara Velte egileak Nik sinesten dizut kronika liburua Legorretan. Udaletxean izango da, 18:30etan. Berria, Elkar, Jakin eta Txalapartarekin argitaratu du liburua, aurtengo maiatzean.

Sanferminetako taldeko bortxaketa abiapuntu hartuta, indarkeria sexistaren inguruko hausnarketa kritiko bat egin du Veltek, eta agerian utzi nahi izan du sanferminetako kasua ez dela "salbuespenezko kasu bat". Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

 

Kultur lantaldearen bilera ostegunean
'Barry barrez' bakarrizketa igandean

Sartu