Bost herritarrek jaso dute Odol Emaileen Elkartearen domina. Joan den igandean izan zen dominak banatzeko ekitaldia, udaletxean.
Odol Emaileen Elkarteak urtero egin ohi du ekitaldia, eskualde mailan. Iaz, COVIDaren ondorioz, ezin izan zen egin, eta, aurten, herriz herri egitea erabaki du elkarteak.
Hala, Legorretan, Maixabel Lasak eta Iker Oiarbidek (25 odol-ematerengatik), Carmen Barriok eta Lurdes Gaztañagak (40 odol-ematerengatik) eta Jose Mari Zugastik (50 odol-ematerengatik) jaso dituzte dominak. Ekitaldi honetan, elkarteak eskerrak eman zizkien herritar horiei, eta odola ematen segitzera animatu.
Ekainaren 22an izango da hurrengo odol-ematea Legorretan.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/