Menu

Odol-ematea izango da asteartean

drop-1819275_1920

Datorren asteartean, hilaren 15ean, odol-ematea izango da Herri Antzokian.

Goizez: 10:00-12:30
Arratsaldez: 17:00-20:30

Ordua hartzeko, deitu edo idatzi: 659-58 75 29.

Odola emateak zer garrantzi duen ikusarazteko, bideo bat zabaldu du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Bertan, hezur-muineko transplantea egin dioten emakume batek hitz egiten du. Hiart Compañon da bera, elgoibartarra da, eta hogei odol-poltsa sartu dizkiote. Odol horri esker, bizirik dago. Odol emaileon odolari esker. Bizirik.

Eman odola, eman bizia!

Igandetik igandera, kultur aste oparoa
Euskara transmititzearen garrantziari buruzko hitz...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu