Menu

Oharra gaizki aparkatutako ibilgailuei

oharra_gorria

Azken udal aldizkarian argitaratu genuen eran, gaizki aparkatutako ibilgailuei oharra jarri die udalak. Azaroaren 27tik abenduaren 5era jarri dira ohar horiek, baina oraindik horretan segitzeko beharra dago, ez baitira aparkalekuak errespetatzen. Ondorioz, datorren astean ere oharra jarriko zaie gaizki aparkatutako ibilgailuei, eta epe hori pasatuta erabakiko da beste neurriren bat hartu behar ote den, alegia, neurri ekonomikorik hartu behar ote den.

Denok ulertu eta errespetatuko dugulakoan, eta neurri zuzentzaile ekonomikorik jarri beharrik ez izateko esperantzarekin, herria zaindu eta errespeta dezagun.

Astelehenean jarriko dira salgai 'Ondoko hilobiko ...
Euskararen Eguna ospatuko da gaur

Sartu