Bihar, abenduak 24, Eguberri bezpera, Olentzero etorriko da Legorretara, eta kantuan ibiliko dira herritarrak. Hauexek dira iragarritako ordutegiak:
- 09:00: Baserriz baserri presoen alde kantari. 09:00etan, gaztetxetik abiatuta. Arratsaldean, berriz, 18:00etan hasita, herrian izango da presoen aldeko kantu eskea (Bidegaindik abiatuta).
- 10:30: Ugaro ikastetxeko ikasle eta gurasoak Olentzerorekin kantari ibiliko dira herrian zehar. Arratsaldean, berriz, opariak banatuko ditu, 17:30etan, elizan.
- 12:30: Elekun abesbatzak herriko txokoak girotuko ditu.
Ondo pasa!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/