Menu

Osasuntsu mantentzeko egitarau oparoa 65 urtetik gorako herritarrentzat

PikaukKalera

65 urtetik gorako herritarrek euren osasun fisikoa, kognitiboa eta soziala merezi bezala zaintzeko, egitarau oparoa antolatu du udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak.

Batetik, astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara, begirale bat izango dute memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartzeko, besteak beste. Tailer hori menpekotasunaren prebentziorako da baliagarria.

Bestetik, aurreko urtean soinketa saioek izan zuten arrakasta ikusita, asteartero, goizeko 10:30etan soinketako begiralea etorriko da antzokira, eta berarekin luzapenak, arnasketak eta abar egingo dituzte.

Legorretako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailaren laguntzaz, Pikuak Kalera egitasmoa martxan jarriko da urriaren 11tik aurrera. Ostegunero, 10:30etan elkartuko dira udaletxe azpian, ibilaldia egiteko, eta, ondoren, salda beroa hartuz solasaldi goxoa izango dute jubilatu elkartean, lagun artea indartuz.

Amaitzeko, bazkari zerbitzua emateko aukera aztertzen ari da udala, mendekotasun balorazioa egina duenarentzat eta 0-1 maila artean dagoenarentzat. Interesik izanez gero, jakinarazi gizarte zerbitzuetan.

Tailer edo egitasmoaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, deitu Legorretako gizarte zerbitzuetara (943-08 52 90).        

Hona hemen 2018-2019ko ikasturteko egutegia:

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak datorren astean egingo...
Ostirala izango da Herri Antzokiko bonoa erosteko ...

Sartu