Legorretako Udalak, Satto-rekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu ditu otsaila bitartean: musika, filmak, ipuin kontaketa… Gogoratu, bertara joateko aurrez izena ematea gomendatzen dela; aforoa, bestalde, 69 pertsonakoa da. Hauxe da otsaileko egitaraua:
Otsailaren 7a (igandea): “La favorita” filma. 18:00etan. Doan. 18 urtetik gorakoentzat.
Otsailaren 14a (igandea): Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranek “Koplakariak koplari” hitzaldi musikatua eskainiko dute. 19:00etan. 10 euro.
Otsailaren 21a(igandea): “Puñales por la espalda” filima. 18:00etan. Doan. 18 urtetik gorakoentzat.
Otsailaren 24a (asteazkena): Miru-k “Zoriontsu izateko sortu gara” kontaketa eskainiko du. 3-8 urte bitarteko haurrentzat.
Otsailaren 28a (igandea): “Pozos de ambición” filma. 18:00etan. Doan. 18 urtetik gorakoentzat.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/