Datorren astean, hilaren 9an, aurkezpen publiko bat izango da udaletxean, paper fabrika zaharraren eremurako berrantolaketa berria aurkezteko. Eremu horretako bi lurjabeekin denbora luzez landu du gaia udalak, eta antolaketa berri bat adostu da bertarako.
Otsail amaieran, osoko bilkurara eramango da proposamena, eta, aurretik, herritarrei aurkeztuko zaie, proposamen berria ezagutu eta iradokizunak egin ahal izateko.
18:30etan izango da aurkezpena, gaztelaniaz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/