Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Partaidetza ordenantza osatzeko diru laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Legorretako Udalari

Legorretan, ekainean izan dira herritarrek udal erabakietan parte hartzeko sistema osatzeko lan saioak. Dakizuen bezala, udal langile, hautetsi eta herritarrek elkarlanean parte hartu dute saio horietan, eta oso aberasgarria izan da. Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatu ditu saioak, eta orain ordenantza idazteko prozesuan dabiltza.

Legorretako Udalak 12.000 euroko diru saila gorde zuen horretarako 2016ko aurrekontuan. Foru Aldundiak, martxoan, deialdi bat egin zuen Gipuzkoako herritarren partaidetza sustatzeko, eta eskaria egin zuen Legorretako Udalak.

Orain argitaratu du ebazpena: Gipuzkoako 39 udal aurkeztu ziren deialdi horretara, eta Legorretaren proiektuak bigarren postua lortu du; ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.000 euro emango dizkio Legorretako Udalari.

Ebazpena osorik irakurtzeko: Udalak-2016_Ematea_GAO_127_2016-7-5.pdf

Hiru herritarri kooperante gisa aritzeko laguntza ...
Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz...

Sartu