Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

#PartaidetzaOn, herritar guztien eskura

#PartaidetzaOn, herritar guztien eskura

Legorretako Partaidetza Sistema eratzeko prozesuaren barruan, jadanik hiru saio egin ditugu, eta horietan landutakoa laburbiltzen duen dokumentua eskura dago #PartaidetzaOn tresnan (helbide honetan: http://partaidetza.legorreta.eus), beste herri batzuetako esperientziei dagozkien dokumentuekin batera, 'Dokumentazioa' atalean.

Horrez gain, aurrez aurreko saioetan garatutako dokumentu horri ekarpenak egiteko aukera dago orain. Gainera, herritar guztiek izango dute horretarako aukera, bai saio horietan parte hartu dutenek eta bai parte hartu ezin izan dutenek ere. Horretarako, lehenengo erregistratu egin beharko da, eskuinaldean goian dagoen 'Hasi saioa'-n formularioa beteta. Gero, sartu goialdeko 'Sistema osatu' atalean, arloa aukeratu eta azpialdean azalduko zaizue horri dagokion testua. Ekarpenak egiteko, hiru aukera izango dituzue: zerbait gehitu, aldatu edo kendu; testua itzultzeko aukera ere emango dizu tresnak, nahi baduzue; bukatutakoan, sakatu 'Sortu' botoia. Parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu, eta ekainaren 27ra arteko epea izango duzue horretarako.

Azken saioa, berriz, aurrez aurrekoa, ekainaren 29an izango da, ohiko ordu eta lekuan: 18:30etatik 20:30etara, udaletxean.

108 herritarrek eman dute odola
Prest dago Sanjoan bezperako egitaraua

Sartu