Patxi Ezkiaga Lasa Legorretako seme kutuna hil da gaur, 74 urte zituela, Donostian, familiaren babesean.
Idazlea eta La Salleko anaia zen Ezkiaga; 2002ko urriaren 26an izendatu zuen udalak herriko seme kutun.
Ibilbide ezin oparoagoa izan du literaturan, eta hainbat liburu ditu idatziak; azkena, Urrutiko lur hauek..., Legorretako herriari utzi zion oinordetzan. Hemen duzue liburu horretako poema bat, gaurko ezin aproposagoa:
Sinetsi nahi dut oroitzapenak libratzen gaituela erabateko negutik, eta heriotzan ere izango dugula nolabaiteko musika.
Astelehenean izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 18:00etan, Irungo La Sallen (Elizatxo kalea, 16). Gorpu beila Irungo La Sallen egongo da gaur 16:00etatik bihar 10:40 arte.
Legorretako Udalak samina eta atsekabea adierazi nahi dio sendiari.