Aldaieta elkarteak hitzaldia antolatu du datorren astearterako, Pausoz pauso, seguru izenburupean. Elkartearen egoitzan bertan izango da, arratsaldeko bostetan.
Autonomikoki oinezko bezala dabiltzan 64 urtetik gorako herritarrentzat da hitzaldia, eta honako helburu hauek izango ditu:
- Arrisku jokaerei eta haien zergatiei buruz hausnartzea.
- Norberaren segurtasuneko erantzukizuna norberarena dela onartzea.
- Jokaera prebentiboagoa hartu behar den aintzat hartzea.
- Prebentziorako estrategiak partekatu eta haien baliagarritasuna baloratzea.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/