Ostegunean izango da Pikuak Kalera egitasmoaren azken saioa, irailera arte atseden hartuko baitute parte hartzaileek. Aldaieta elkarteko kideek ibilaldia egiten dute herrian, ostegunero, eta salda hartzen dute ondoren, lagun giroan. Hiru astean behin, berriz, gimnasia saioa izaten dute aukeran.
Ikasturteari amaiera emateko, festa giroa izango dute ostegunean, goizeko hamarretan hasita. Oraingoan, Ugaro eskolako haurrekin egingo dute ibilaldia. Aldaietako kideek euren ikuspegitik erakutsiko dizkiete herriko zenbait txoko, eta, ibilaldia egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute plazan.
Belaunaldien arteko transmisio aberasgarria izango da, beraz, osteguneko jaiaren muina. Ondo pasa!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/