Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Pilates eta yoga ikastaroetako izen-ematea zabalik

beneficios-pilates-mesa-redaccin-2

Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak  yoga eta pilates ikastaroak antolatuko ditu. 

Yoga Ikastaroa astelehenetan izango litzateke 18:00etatik 19:30era. Covid-19 dela-eta, gauzatu beharreko protokoloa jarraituz, taldeak gutxienez 7 ikasle eta gehienez ere 9  izan beharko ditu. Prezioa 270 eurokoa izango da (30 euro hileko). Interesatuek, irailaren 18a bitarteko epea izango dute izena emateko. Eskolak, irailaren 28an hasiko dira.

Bestalde, pilates ikastarorako gutxienez 8 eta gehienez 9 ikasleko taldeak osatuko dira. Hiru ordutegi desberdinetan eskainiko da: Astelehenetan eta asteazkenetan: talde bat 8:30etik-9:30era; eta, bestea, 9:30etik-10:30era. Asteartetan eta ostegunetan: 18:15etik-19:15era.Prezioa: 315 euro (35 euro hileko). Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da eta eskolak irailaren 21ean hasiko dira.

Ikastaroetan izena emandako hurrenkera errespetatuko da. Aurtengoan, gainera,  bizi dugun osasun egoera berezia dela-eta, bertaratzen direnek higiene eta segurtasun neurriak jarraitu beharko dituzte.

Izena emateko: 943085050/ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

"Panpina" antzezlana, irailaren 13an
Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik, ir...

Sartu