Menu

Pilates, yoga eta dantza garaikiderako izen emateak, zabalik

people-2573216_960_720

Hiru ikastaro eskainiko ditu udalak ikasturte honetan, pilates, yoga eta dantza garaikidea, hain zuzen. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emandako ordenan beteko dira. Kultur etxean eman behar da izena, edo email bat bidalita: kultura.legorreta @ euskalnet.net 

Hona hemen informazioa:

Pilates, goizez: astelehen eta asteazkenetan, 09:00etatik 10:00etara. Irailaren 23tik ekainaren 17ra bitarte. Izena emateko azken eguna, irailaren 18a. Plaza mugatuak (8-12 ikasle).

Pilates, arratsaldez: astearte eta ostegunetan, 18:15etatik 19:15etara. Irailaren 24tik ekainaren 18ra bitarte. Izena emateko azken eguna, irailaren 18a. Plaza mugatuak (8-12 ikasle).

Pilates, arratsaldez: astearte eta ostegunetan, 19:15etatik 20:15etara. Irailaren 24tik ekainaren 18ra bitarte. Izena emateko azken eguna, irailaren 18a. Plaza mugatuak (8-12 ikasle).

Dantza garaikidea: asteartetan, 20:15etatik 21:45etara. Irailaren 24tik ekainaren 23ra bitarte. Izena emateko azken eguna, irailaren 18a. Plaza mugatuak (8-12 ikasle).

Yoga: astelehenetan, 18:00etatik 19:30etara. Irailaren 30etik ekainaren 22ra bitarte. Izena emateko azken eguna, irailaren 23a. Plaza mugatuak (7-12 ikasle).

Ibilaldi neurtua, bazkaria eta ekintza gehiago jub...
Kaleko segurtasunaren inguruko hitzaldia arratsald...

Sartu