Legorreta 2030 plan estrategikoa garatzeko partaidetza-prozesuak aurrera segitzen du. Urriaren 16an, herritarrekin lehen saio zabala egin genuen. Bertan, ardazkako-mahaietan landutako aurre-diagnostikoak aurkeztu eta osatu genituen, eta etorkizuneko erronkak irudikatu. Ondoren, azaroaren 3an, inspirazio-saioa izan genuen Herri Antzokian, eta zahartzaroaren zaintzaren inguruan, energia eta klima aldaketaren inguruan eta etxebizitza komunitarioen inguruan aritu ginen.
Prozesuarekin jarraitzeko, II. saio zabala egingo dugu azaroaren 13an, eta, honen bidez, bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi genizuke, uste baitugu zure ekarpena interesgarria izan daitekeela.
Saioaren helburua izango da Legorretak etorkizunera begira dituen erronkak osatzea eta lehenestea. Hori guztia, hasierako fasean egin den azterketatik eta norberaren bizipenetatik abiatuta.
Eguna: azaroaren 13a, larunbata
Ordua: 10:00etatik 13:00era
Lekua: Legorretako Herri Antzokian
Izen-ematea (azaroaren 11ra arte)
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/