Menu

Plaza inguruko trafikoa berrantolatuko da datorren astean

IMG_9695

Abuztu hasieran, plaza inguruko trafikoa berrantolatuko da, oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuz, haurrena batik bat. Frontoi eta plaza ingurua aisialdirako toki denez, eremu lasai eta segurua izatea nahi du udalak. Horregatik, plaza ingurua mugatu egingo zaie ibilgailuei.

Ezkizu parean, pibote bat jarriko da. Horra arteko aparkalekuak mantendu egingo dira, eta sartu eta atera toki beretik egingo da: Coviran paretik zuzenean sartu beharko da, eta atera ere, toki beretik (planoan, kolore marroia).

Insausti aldean jarriko da beste pibotea, mugikorra, eta komertzioek eta bertako bizilagunek bakarrik izango dute sarbidea. Alde horretan ere, sartu eta atera toki beretik egingo da (planoan, kolore laranja).

Plaza ingurua, beraz, ibilgailuentzako mugatua geratuko da Ezkizu eta Insausti artean. Bertakoek bakarrik izango dute sarbidea (planoan, kolore horia).

 

'La huella de una carta' liburuaren aurkezpena ost...
Kalean da 22. LUA

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu