Menu

Reggae doinuek hartuko dute Legorreta bihar

kartela

Hilabete askotako lanaren ondoren, iritsi da eguna. Bihar ospatuko da reggae festa Legorretan, LegoReggae jaialdia.

Antolatzaileek jakinarazi zuten sarrera guztiak salduak direla; beraz, jaialdi arrakastatsua espero da. Arratsaldeko seietan hasiko da festa, herrian zehar, Bass Herri Sound Systemekin, eta festibala bera 22:00etan hasiko da. Honako talde hauek girotuko dute gaua:

King Kong
Glaukoma
Stranjah Miller
LMK
Irie Ites
Xiberoots
Under Selector

Berrikuntza gisa, aurten bukle magnetikoa izango da, Ordiziarrock-eko kideen laguntzaz, entzumen arazoak dituzten pertsonek kontzertuak modu garbian entzun ahal izan ditzaten. Antolatzaileez gain, herritar ugari ibiliko dira lanean jaialdia aurrera atera dadin. Aretoan bertan, gune seguru bat egongo da, edozer gauza gertatuz gero laguntza eskatzeko. Gune hori erabili behar ez izateko, errespetatu ingurukoak, eta gogoan izan ezetz ezetz dela. Gure herrian ez dugu onartuko eraso matxistarik.

Beraz, errespetatu herritarra, eta ondo pasa!

kartelaaa

planoa

busak

Musika eskolaren inguruko bilera izango da gaur, g...
Martxoaren 8an, kontzentrazioa 11:00etan

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu