Menu

Sagar festa larunbatean, Aldaieta elkarteak antolatuta

red-apples-4473937_960_720

Larunbat honetan, hilaren 5ean, sagar festa izango da herrian, Aldaieta elkarteak antolatuta. 17:00etan hasiko da festa, eta, 18:00etatik aurrera, sagardoa eta pintxoak salgai egongo dira herriko plazan.

Aldaieta elkarteak ekintza honen jiran lagun izan ditu Ugaro herri ikastetxea, Ugarotarrak guraso elkartea, Gazte Piku gazte asanblada eta Legoreggae elkartea ere.

Habi eta Discípulos de Dionisos taldeen kontzertua...
Zabalik dago haur eskolan matrikulatzeko epea

Sartu