Larunbatean, hilaren 21ean, sagardo eguna eta erromeria izango dira, Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta.
18:00etan hasiko da sagardo dastatzea. Edalontzia 3,5 euroan erosi ahal izango da, eta pintxoek 1,5 euro balioko dute. 11 sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta Olaldeko gazta bat zozketatuko da sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan.
Erromeria, berriz, 19:00etan hasiko da.
Ondo pasa!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/