Menu

Salgai daude abenduaren 27ko bertso-klown saiorako sarrerak

bertso-klown-legorreta

Bertso-klown saioa ikusteko aukera egongo da Legorretan datorren abenduaren 27an, asteazkena. Ikuskizunak 19:00etan ekingo dio Herri Antzokian, eta beharrezkoa izango da sarrera erostea.

Udaletxean daude eskuragarri (8:00-14:00); langabeentzat 5 euroren truke eta gainontzekoentzat 8 eurotan. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da antzokiko leihatilan 10 euroren truke.

Saioko klowna Beatriz Egizabal izango da, eta bertsolariak Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.

klown legorreta kartela

Olentzerori etorrera egingo zaio igande honetan
Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu