Menu

Salgai daude garagardo azokarako tiketak

beers-1283566_960_720

Irailaren 28an izango da garagardo azoka, eguerdian hasita. Aldapa Haundi elkarteak XII. urtez antolatu du, eta bazkaria izango da aurten. 12:30etan irekiko dute azoka, eta 13:30etan hasiko dira bazkariak ematen. Bazkalondoan, berriz, Xuxuma taldearen kontzertua izango da.

Bazkarirako sarrerak asteartera arte egongo dira salgai, Olason, Insaustin, Ezkizun eta Aldaieta jubilatuen tabernan.

Hainbat menu egongo dira aukeran:

Bi pertsonarentzat:
- 1. menua (25 euro): Ukondoa, bi saltxitxa, bi garagardo eta bi postre.
- 2. menua (20 euro): Ukondoa, bi garagardo eta bi postre.

Pertsona batentzat:
- 3. menua (10 euro): Bi saltxitxa, garagardo bat eta postre bat.

Haurren menua:
- 4. menua (8 euro): Bi saltxitxa, edaria eta postre bat.

Ipuinaren Ordua asteazkenean
Guraso eskolan izena emateko deialdia

Sartu