Menu

Talidomidak kaltetuen aldeko jardunaldiak eta garagardo azoka izango dira hilaren 23an eta 24an

garagardo_azoka_legorreta

Ekintzaz betea dator hurrengo asteburua Legorretan. Hilaren 23an eta 24an, talidomidak kaltetuen aldeko V. jardunaldiak izango dira, Pikuk kirol klubak antolatuta, eta hilaren 24an, berriz, XIII. garagardo azoka, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta.

Hona hemen egitarau xehea:

Irailak 23, ostirala:

18:00: Hitzaldia Zure Irrifarra Nire Indarra elkartearen eskutik. Herri Antzokian.

23:00: Kontzertua Noir Socha taldearekin. Plazan.

Irailak 24, larunbata:

11:00: Talidomidak kaltetutakoen aldeko V. lasterketa. Izena emateko hemen. 7 euro ordaindu behar da, eta bildutako dirua Zure Irrifarra Nire Indarra elkartearentzat izango da.

12:30: Pikukada Legorretako batukada taldearen emanaldia.

Horrez gain, goizean zehar artisau azoka egongo da herriko plazan.

13:00: XIII. garagardo azoka: barra irekiera. Ondoren, P-Tardeo Sisters taldea.

Oharra: garagardo azokarako tikeak salgai daude herriko tabernetan. Azken eguna: irailak 20.

talido 2022 krosa

PHOTO 2022 09 09 23 08 33

Iraila, haurren minibiziaren inguruko kontzientzia...
Abestea gustuko duzu?

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu