Menu

Salgai daude larunbat honetako 'Sagastitarrak' antzezlanerako sarrerak

Sagastitarrak

Begoña Bilbaok zuzentzen duen ‘Sagastitarrak’ antzezlana Legorretan ikusteko aukera egongo da larunbat honetan, abenduak 23. Ikuskizunak 19:00etan ekingo dio Herri Antzokian, eta beharrezkoa izango da sarrera erostea.

Udaletxean daude eskuragarri (8:00-14:00) 10 euroren truke. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da antzokiko leihatilan 18:30etik aurrera.

Antzezlanaren sinopsiak honela dio: Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”  Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia...
Udaletxea itxita egongo da bihar, asteartea, sekto...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu