Menu

Sare sozialen aukerak eta arriskuak ezagutzeko ikastaroa

media-998990_1920

Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak sare sozialen erabilera eta arriskuen ikastaro bat antolatu du Aldaieta jubilatu elkartearen eta Cenbanc-en laguntzarekin. 

Ikastaroaren helburua sare sozialen erabilerak dituen aukeretan sakontzea eta arriskuak ezagutzea izango da. Sare sozial nagusienak erabili eta landuko dira (Facebook, Twitter, Instagram…), eta haiek dituzten arriskuak saihesten ikasiko da. Jubilatu elkarteko aretoan gauzatuko da, otsailaren 22tik martxoaren 24ra bitarte. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 17:00etatik 19:00etara; 20 ordu guztira.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxieneko 12 ikasle eta gehinez ere 16). Matrikula doan izango da, eta izen-ematea otsailaren 17an amaituko da: kultura @ legorreta.eus helbidean, 943-085050 telefonoan edo Kultur Etxean.

Anima zaitez eta eman ezazu izena!

 

Telelaguntza zerbitzuaren informazio bilera ostegu...
Odol ematea izango da asteartean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu