Menu

'Satiro' antzezlana izango da ostiralean Herri Antzokian

satiro-a2-2_tokikom_700x700

Ostiralean, hilaren 8an, Satiro antzezlana izango da Herri Antzokian, 18:00etan, eta, ondoren, tertuliarako aukera izango da. Doakoa da, baina izena eman behar da aurrez: / 943-08 50 50 / kultur etxean.

Xanti Agirrezabala da aktorea, eta sinopsia, hauxe:

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte. Gizonen sexualitatea lantzen du.

Elizak dio: gorputza erruduna da
Zientziak dio: gorputza makina bat da
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)
 

 

Satiro kartela

Xabi Aburruzaga Trio eta Yves Lambert Trio taldeen...
Ajoaingo hirigintza aldaketa aurkezteko saioa oste...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu