Menu

'Seis días corrientes' komedia, arratsaldean

Copia-de-iRRIBARRAREN-IPUINA-3

'Seis días corrientes' titulu gisa daraman eta Neús Ballúsek zuzendutako filma izango da ikusgai gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Antzokian. Sarrera doakoa izango da. Komedia honen sinopsia honakoa da: Valero, Moha eta Pep Bartzelonako kanpoaldeko iturgintza eta elektrizitate enpresa txiki bateko langileen bizitza kontatzen du. Protagonistek konponketa bati aurre egin behar diotenean sortzen diren egoeren inguruko kontakizuna da eta sei kapituluk osatzen dute. Kapitulu bakoitza bere lan-asteko egun bati dagokio, eta protagonisten eta beren zerbitzuak eskatu dituzten bezeroen artean ezartzen den harremanaren inguruan eraikitzen da.

Animatu!

Elekun abesbatzaren kontzertua ostiralean
'Haurtzaroaren kultura eta parte hartzea' formazio...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu