Menu

Sendabelarren erabilera berriak ikasteko tailerra

belarren-erabilpena

Larunbatean, hilaren 8an, sendabelarren erabilera berriak ikasteko tailerra izango da Legorretan. Osabi Naturala tailerreko kide Bidatz Sasiainek gidatuko du saioa. Sendabelarrekin etxerako botikina egiten ikastea izango da helburua.

Alderdi teorikoa eta praktikoa izango du saioak. 09:30etan hasiko da, udaletxean, eta 3-4 ordu iraungo du. Doakoa da, baina komeni da aldez aurretik izena ematea, bide hauetatik: posta elektronikoz (alkatea @ legorreta.eus), telefonoz (943-08 40 00) edo udaletxera bertaratuta.

Animatu!

 

Xendapedalak proba, sagardo eguna eta erromeria ek...
Ostiralean bukatuko da ikasle berriek musika eskol...

Sartu