Menu

Taberna, jatetxe eta kafetegietan euskarazko prentsa sustatzeko kanpainan parte hartuko du Legorretako Udalak

Berria-Uema-agerraldia2-1024x62_20181109-154745_1

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu dute kanpaina Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Berria egunkariak, eta bertan izan da Zelai Amenabarro alkatea, Legorretak ere parte hartuko baitu.

Eskaini Berria zure tabernan izena du kanpainak, eta 24 udalek bat egin dute harekin; euskaraz irakurtzea eta ostalaritzan euskarazko prentsa herritarren eskura egotea ere bada euskaraz bizitzea, eta irakurketa ohituretan euskara sustatzea du helburu kanpainak.

· Kanpainarekin bat egiteko, taberna, jatetxe eta kafetegiei Uemak eta Berria taldeak sinatutako gutuna bidaliko zaie, nahi duenari hilabetez egunkaria doan jasotzeko aukera emanez. Ostalariek nahikoa izango dute 674-079081 whatsapp zenbakira idaztea hilabeteko harpidetza doan eskatzeko.

· Era berean, Berria taldeak edozein herritarri ere aukera emango dio esateko zein taberna, jatetxe edo kafetegitan irakurri nahiko luketen Berria. Nahikoa da eskaera  www.berria.eus/eskatuberria/ helbidean egitea.

· Udalak zein herritarrek emandako datuak eskuratzean, Berria taldeak hilabete batez doan banatuko du egunkaria taberna, jatetxe edo kafetegi horretan.

· Ondoren, nahi izanez gero, taberna, jatetxe edo kafetegi horrek, hurrengo sei hilabeteotan, eskaintza berezi baten bidez jaso ahal izango du egunkaria, egunero. Zehazki, Berria taldearen 6 hilabeteko eskaintza horri esker, Berria egunero 150 euroren truke jasoko luke ostalariak. Horren erdia tabernariak eta beste erdia udalak ordainduko dute. Horretarako prest agertu dira kanpainarekin bat egin duten 24 udal.

Argazkiak: Andoni Canellada, Foku.

 

 

2zio eta La Basuren kontzertua ostiralean
Aralarri buruzko dokumentala proiektatuko da azaro...

Sartu