Menu

Talidomidak kalte egindakoen aldeko asteburua

IMG_529_20170905-064918_1

Pikuk kirol klubak, lasterketa bat antolatzeko asmotan zela, pentsatu zuen aukera ona zela horren harira talidomidak kalte egindako pertsonei babesa adierazteko. Eta hala antolatu dute, udalarekin elkarlanean eta beste eragile askoren laguntzaz, talidomidak kalte egindakoen aldeko asteburua. Azpimarratu nahi dute ikaragarria izan dela herriko elkarte eta taldeen laguntza; izan ere, 37 boluntario behar zituzten lasterketan laguntzeko, eta 100 inguruk eman dute izena. Mila esker denei, beraz!

Egitaraua:

Ostirala, 8:
18:30: Talidomidaren inguruko solasaldia Avite elkarteko presidente eta presidenteordearekin (Herri Antzokian).

Larunbata, 9:
12:30-13:15:  ‘El acuerdo secreto: la negra historia del escándalo de la Talidomida’ dokumentalaren emanaldia, Herri Antzokian.
13:30: Buruhandiak haurrentzat.
18:30: Talidomida krosa (16 urtetik gorakoentzat).

Ondoren, barazki festa izango da. Herri baratzeetako partaideek euren uzta ikusgai jarri eta pintxoak banatuko dituzte.

Zer da talidomida?
Grünenthal GmbH enpresa farmazeutikoak garaturiko sendagaia, haurdunaldiko lehen hiru hilabeteetako lasaigarri eta goragale saihesle modura saldua 1957 eta 1963 urteen artean (Espainian merkatutik ez zen erabat erretiratu 1985. urtera arte).

Eraginak:
Malformazio atzeraezin eta larriak sortzen zizkien fetoei, bi modutara:
- Amak lasaigarri eta goragale saihesle modura hartuta, zuzenean fetoari eraginez.
- Aitak sendagai modura hartuta, horrek espermari eraginez.

Zer da Avite?
Talidomidak Kalte Egindako Espainiako Biktimen Elkartea: 2004an sortu zen, mundu zibilizatuko gainontzeko herrialdeetako kaltetuen kalte-ordain berdinak izateko asmoz.

Lortutakoak:
‘Ayuda Solidaria’ izeneko laguntza lortu da %45eko elbarritasuna duten eta azken 15 urte kotizaturik dituzten 24 pertsonarentzat, 1006/2.010 errege dekretuan oinarrituz; horiek 56 urterekin aurrejubilazioa lortu dute.

Lortzekoak:
Milaka kalteturi buruzko egoera salatzea. Gaur egun indarrean dauden medikamentuekiko zein beste produktu batzuekiko lege eta kontrolak Talidomidaren hondamendiari esker daude. Hori dela eta, azken 60 urteetako gizarteak uste baino zor handiagoa du elkarte xume honekiko.

 

Maria Angeles Aierbe eta Rafael Rolo izan dira sar...
Informazio batzarra izango da ostegunean, herritar...

Sartu