Menu

'Trans-formatzen' dokumentala eta solasaldia ostiralean

IMG-20190530-WA0002-moztuta

Ostiralean, ekainaren 14an, transexualitatearen inguruko dokumental baten emanaldia izango da Herri Antzokian, 19:30etan: Trans-formatzen. HiKiru taldearen eskutik, transexualitatearen inguruko zalantza eta iluntasunak argitzen ditu dokumentalak. Testigantzen eta informazio bilketen bitartez, gertutik eta gertuan egoera ezberdinak ezagutzeko aukera eman eta gogoetetarako euskarria eskaini nahi du. Dokumentala ikusi ondoren, Einarr Manterola donostiar gaztetxoaren bizipenak bertatik bertara entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Aniztasunean sakondu eta trans-formatzen jarraitzeko aukera paregabea, beraz, ostiralean herrian. 

Kirolak osasunean duen garrantziari buruzko hitzal...
Xendapedalak proba, sagardo eguna eta erromeria ek...

Sartu