Menu

Udako eskaintza berria gazteentzat

freedom-g68fb5c0be_1280

Aurtengo udan eskaintza berri bat izango da 13-17 urte bitarteko gazteentzat, DBHko eta 1. batxilergoko ikasleentzat, hain zuzen.

Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 22ra bitarte izango da, eta astean bi irteera egingo dira. Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Kutxabanken ordaindu beharko da, ES9620955075131060024709 kontu zenbakian, eta ondoren izena eman, webgune honetan edo udal bulegoetan (ordainagiria erantsi behar da). EPEA: ekainak 8.

Ekainean zehar bilera bat egingo da izena eman dutenekin, irteerak antolatzeko.

Animatu!!!

Udako irteerak gazteentzat1 page 0001

Musika eskolako haurren emanaldia bihar, Herri Ant...
Zabalik dago udaleku irekietan izena emateko epea,...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu