Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Udal adierazpena eraso sexista baten aurka

LEGORRETAKO-UDALA

Atzo gauean herrian izandako eraso sexistaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJ-PNVren adostasunarekin, honako adierazpen hau egin nahi du:

- Legorretako Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gure herrian izandako eraso sexistaren aurka, eta bere babes osoa eskaini nahi dio erasoa pairatu duen emakumeari.
- Eraso sexista kasu hori ez da eraso bakana, kasu isolatu gisa hartu beharrekoa. Indarkeria matxistaren beste agerpen bat da, eguneroko desberdintasun eta zapalkuntzaren muturreko adierazpena. Emakumeen aurkako egiturazko indarkeria baten barruan ulertu behar da, beraz, eraso sexista kasu hori ere.
- Guzti-guztien zeregina da indarkeria horri aurre egitea. Erakundeena, haien lana baita indarkeria hori saihesteko bideak jartzea, prebentzio lana egitea, eta biktimak babestea. Eta baita herritarrena ere: isilik ez geratuz, erasotzaileen jarduna salatuz, eta biktimak errespetatuz eta zainduz. Alde horretatik, aipagarria da herritarrek atzo gauean izandako jarrera.
- Legorretako Udalak jakinarazi nahi du martxan jarri duela Gipuzkoako udalerrietan indarkeria sexista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionala emateko protokoloa, herrialdeko udalek eta diputazioak adostua.
- Protokolo horri jarraituz, eta indarkeria matxistaren aurkako mezua zabaltzeko, udalak bat egiten du herriko talde feministak antolatutako elkarretaratzearekin: gaur, ostirala, 19:30ean, herriko plazan, osasun neurri guztiak errespetatuta. Udalak herritar guztiei dei egin nahi die ardura har dezaten, eta protesta horretan parte har dezaten.
Legorretan, 2020ko irailaren 18an

65 urtetik gorakoentzat egitarau oparoa
Guraso Eskolan izena emateko aukera, urriaren 3a b...

Sartu