Menu

Udal adierazpena sexu jazarpen eta abusuko kasu baten harira

logo-legorreta

Sexu jazarpen eta abusuko kasu baten harira Legorretan zabaldu den ezinegona ikusita, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJ-PNVren adostasunarekin, honako adierazpen hau egin nahi du:

  1. Inguruko enpresa batean izandako sexu jazarpen eta abusuko kasuagatik, ezinegon eta samin handiena agertu nahi du Legorretako Udalak. Erabateko babesa azaldu nahi dio erasoa jasan zuen emakumeari.
  1. Sexu jazarpen eta abusuko kasu hori ez da eraso bakana, kasu isolatu gisa hartu beharrekoa. Indarkeria matxistaren beste agerpen bat da, eguneroko desberdintasun eta zapalkuntzaren muturreko adierazpena. Emakumeen aurkako egiturazko indarkeria baten barruan ulertu behar da, beraz, sexu abusuko kasu hori ere.
  1. Guzti-guztien zeregina da indarkeria horri aurre egitea. Enpresek badute erantzukizuna, beren esparruan horrelako kasuak saihesteko. Herritarrek ere bai: isilik ez geratuz, erasotzaileen jarduna salatuz, eta biktimak errespetatuz eta zainduz. Eta, noski, erakundeek ere badute ardura: haien lana da indarkeria hori saihesteko bideak jartzea, prebentzio lana egitea, eta biktimak babestea. Alde horretatik, Legorretako Udalak jakinarazi nahi du martxan jarri duela Gipuzkoako udalerrietan indarkeria sexista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionala emateko protokoloa, herrialdeko udalek eta diputazioak adostua.
  1. Protokolo horri jarraituz, eta indarkeria matxistaren aurkako mezua zabaltzeko, udalak bat egiten du herriko talde feministak antolatutako elkarretaratzearekin: ostiralean izango da, 19:00etan, herriko plazan. Udalak herritar guztiei dei egin nahi die ardura har dezaten, eta protesta horretan parte har dezaten.

Legorretan, 2019ko uztailaren 10ean

 

Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa larunba...

Sartu