Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Udal eraikinak itxi egingo dira bi astez, eta bertan ematen diren zerbitzuak eten egingo dira

koronabirus-moztuta

Osasun sailak, Osakidetzak eta Hezkuntza sailak azken orduetan COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean eta ikastetxe jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren ondorioz, Legorretako Udalak bere ardurapean dauden udal azpiegituretan eskaintzen den zerbitzua eteteko erabakia hartu du. Printzipioz, martxoaren 13tik 27ra iraungo dute neurriek; bi astez, hain zuzen.

- Udal eraikinak itxi egingo dira, eta eten egingo dira horietan ematen diren zerbitzuak:

  1. Herri Antzokia: bertan behera geratuko dira martxoaren 14ko Panpina antzezlana, 15eko umeen pelikula, 22ko umeen pelikula eta 22ko Ñako bakarrizketa. Eta eten egingo dira aste barruko ekintza guztiak: euskal dantzak, saloiko dantzak, gimnasia saioak, kantua, hipopresiboak...
  2. Kultur Etxea: liburutegi zerbitzurik ez da izango, ludotekarik ere ez, ez eta gainerako ekintzak ere: pilates, yoga, margolaritza, euskal dantzak...
  3. Eskolako gimnasioa: bertako erabilera ere eten egingo da: eskola kirola, futbola, karatea, pilates, saskibaloia...
  4. Musika Eskola: eskolarik ez da izango.
  5. Jubilatuen egoitza: itxita egongo da, eta zerbitzuak, etenda.
  6. Udaletxea: oraingoz, udaletxea irekita egongo da, baina zerbitzua berrantolatuko da, eta litekeena da zenbait bilera bertan behera gelditzea. Gizarte zerbitzuetan zerbitzua telefonoz ematen saiatuko dira. Bertan behera geratuko dira hilaren 16ko telelaguntzaren inguruko hitzaldia eta hilaren 17ko 'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena.

Gogoratu eskuak sarri garbitzea urarekin eta xaboiarekin, eztul edo doministiku egitea ahoa estalita besaurrearekin edo mukizapi batekin eta ondoren zakarrontzira botatzea, eta sukarra edo edozein sintomaren aurrean (arnasa, eztula…) 900-20 30 50 deitzea.

Legorretako Udalak lasaitasun mezua zabaldu nahi du, eta herritarrei erantzukizunez jokatzeko deia egiten die. Ezohiko egoera batean hartu beharreko prebentzio neurriak dira, birusaren zabaltzea eragozteko.

Neurri gehiago hartu ditu udalak
Jubilatuen ekintzak bertan behera geratu dira

Sartu