Menu

Udal ikastaroen iraileko eskaintza

workout-1931107_1920

Ikasturte berriarekin batera, aurten ere Legorretako Udalak ikastaro batzuen eskaintza egin du, herrian bertan aurrera eramateko. Gehienak ikasturte osorako dira: pilates goizez, pilates arratsaldez eta yoga. Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, berriz, ordu eta erdiko hiru saioz osatua dago.

PILATES:

Goizez: astelehenetan eta azteazkenetan 08:30etatik 9:30etara bata eta 9:30etatik 10:30etara bestea. Irailaren 20an hasi eta ekainaren 15ean bukatu.

Arratsaldez: astearte eta ostegunetan, 18:15etatik 19:15etara. Irailaren 21ean hasi eta ekainaren 16an bukatu.

Pertsona kopurua: gehienez 10. Jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Kostua: 35 euro hileko. Izen-ematea onartutakoan emango dira ordaintzeko argibideak.

Izena emateko modua eta epea: helbidera idatzita edo kultur etxean bertan, irailaren 15era bitarte.

YOGA:

Arratsaldez: astelehenetan, 17:00etatik 18:30etara. Irailaren 27an hasi eta ekainaren 20an bukatu.

Pertsona kopurua: gehienez 10. Jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Kostua: 30 euro hileko. Izen-ematea onartutakoan emango dira ordaintzeko argibideak.

Izena emateko modua eta epea: helbidera idatzita edo kultur etxean bertan, irailaren 17ra bitarte.

ZORU PELBIKOA INDARTZEA:

Arratsaldez: astelehenetan, 17:00etatik 18:30etara, guztira hiru saio: irailak 13, irailak 20 eta irailak 27.

Pertsona kopurua: gehienez 10. Jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Kostua: hiru saio hauek doakoak izango dira, proba moduan. Herritarrek interesa agertzen badute, ikasturte osorako ikastaro bat antolatzea aztertuko da.

Izena emateko modua eta epea: helbidera idatzita edo kultur etxean bertan, irailaren 10era bitarte.

Zoru pelbikoa indartzearen garrantzia: emakumeek, bizitzan zehar, zoru pelbikoan eta ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi dituzte: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea, pisuak hartzea, eztul edo doministiku egitea, oihukatzea eta abar. Honelako ekintza bakoitzeko, zoru pelbikoa ahuldu egiten da, eta bizi kalitatean eragiten du. Zoru pelbikoko muskulazioa indartzen, sentitzen eta ulertzen hasteko saioak izango dira.

Udal ikastaro eskaintza 4 page 0001

 

 

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpain...
'Lágrimas de arena' bideokliparen aurkezpena izang...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu